XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bere emaztea eta semea utzirik, gerrak abandonatuta utzitako umezurtz guztiak bertako Ursulinen komentuan bildu eta eskolatzeko eskaintza egin zion Gobernuari.

Eginkizun honetan ihardun zuen armada frantsesak 1799an okupatu zuen arte.

c) Berthouden: Umezurtzen institutua (1799-1805).

Suitzako Gobernuak Berthoudeko gaztelua eman zion, bertan Appenzelleko umezurtzak artatzeko xedearekin.

Honela gaztelua institutu bihurtu zen.

Lortutako emaitzak hain onak izan ziren, ezen Europa osora zabaldu baitzen Pestalozziren metodoa.

Epealdi honetan, 1801ean hain zuzen, idatzi zuen Cómo Gertrudis educa a sus hijos liburua, Gessnerri zuzendutako gutun-sorta batek osatzen duena eta osperik handiena eman diona.

d) Iverdonen: Umezurtzen institutua (1805-1825).

Hemen ere gaztelua ume pobreen institutu bihurtu zen eta bertara Europako herrialde guztietatik etorri ziren diszipuluak.

Hauek onartzean, Pestolazzik nahi zuena zen auzo-eskolak, umezurztegiak, klase pobre eta baztertuen establezimentuak zuzentzeko maisuak formatzea.

Helburua, beraz, oso espezifikoa zen, sakrifizio handia eskatzen zuena.

Eginkizun honetan, Niederer eta Schmid izan zituen irakasle-lagun hurbilekoenak, bere metodoa gehiena landu zutenak.

Baina bi irakasle horien artean ezadostasun handiengiak sortu baitziren, pertsonalak eta profesionalak, azkenean Pestalozzi maisuak egoitza hori utzi egin behar izan zuen.

Tartean, 1815ean, emaztearen heriotza gertatu zen.

e) Neuhofen: Azken urteak (1825-1827).

Zahartzaroan, bere herrira itzulita, idazten segitu zuen.

Bere esperientziak areago zabaltzeko asmoarekin, bere idazlanak alemanetik frantsesera eta ingelesera itzultzen, hitzaldiak ematen, eskola batzuk bisitatzen eta, aritu zen.

2. Esan bezala, Pestalozzi, zerbait baldin bada, pobre eta gizarteak baztertuta utzitakoen pedagogoa da.

Oso konbentzituta zegoen gizartearen benetako berrikuntza hezkuntzak ekar zezakeela beste ezerk baino hobeto.

Hezkuntza berritzeko zer irakurri zuen?

Ez dirudi asko irakurri zuenik.

Gaixotasunak, batetik, ez zion irakurtzen uzten eta, bestetik, sistema filosofikoetan sinesten ez zuelako, liburuak kontsultatzeko gogo gutxi zeukan.

Hori zen egia.

Maisu bat bakarra onartzen zuen gidaritzat: natura.

Eta puntu honetan erabakiorra izan zen Emilio-ren irakurketak egin zion zirrara (Pestolazzi, Vida y obras, op. cit., 24).

Honek erakutsi zion hezkuntza berritu beharra zegoela. Baina nola?

Rousseauk ez bait du erantzun praktikorik ematen, bere esperientzia izan zuen lehen iturri nagusia.

Bere esperientziak beste lekuetako datu enpirikoekin konfrontatu eta egiaztatzeko xedearekin egin zituen, baita ere, hainbat pedagogi bidaia Alemaniara, ikustaldi horietan, Klopstock, Goethe, Wieland, Herder, Jacobi...